XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainerako euskal jaiak: berpizkundea

Ez da gure asmoa modu zehatzez gainerako euskal jaien berri ematea, baizik eta adieraztea euskal jaien gertakaria Euskal Herri guztira zabaltzen dela. Areatzan gertatutakoa beraz, Euskal Herriko beste edozein txokotan modu beretsuan ematen zen.

Giro eta garai aberatsa da XIX. mende bukaerakoa: euskararen eta euskal kulturaren bultzatzaile izango diren pertsonaiak agertu eta ugaldu egiten dira lurraldez lurralde, probintziaz probintzia, zenbaitetan aldizkari baten babesean 113 B. Estornes Lasa: El despertar vasquista (1877-1897). In: Literatura I. op. cit. 373-407. or. Ikus VII. eranskinean agertutako koadro sinoptikoa.

Berpizkunde hau behatzeko 1897. urte inguruan ospatutako gainerako euskal jaiak hartuko ditugu kontutan: Oiartzun, eta Donibane Lohitzungoak, beste batzuen artean.

3.1. Nafarroa-Iruñean, Asociación euskara de Navarra.

Juan Iturralde Suit izan zen Nafarroan eragile nagusi. Hamabi lagun biltzen zituen bere etxean: Arturo Kanpion, Nikasi Landa, Esteban Obanos apaiza, Florentzi Ansoleaga, Anizeto Legarda, Anter Irazoki, Fermin Iñarra, Estanislao Arantzadi, Emili Oloritz, Salbatore Etxaide, Rafael Gaztelu, Juan Iturralde, J. Altadill eta Joakin Azkona.

1877. urtean Asociación Euskara de Navarra sortu zuten. Beren helburu: Euskal izkuntza iraun-aziz zabaldu; napar erriaren literatura ta edestia, legeak eta oiturak ikasi ta ezagutu, ta onerako ta aurrerakuntzarako dan guztiari laguntasuna ta indarra eskeiñi zuten.

Sei sailez osatzen zen kultur erakunde hau: hizkuntza ta literatura; etnografia, kondaira, legea; ohitura eta irakaskuntza; nekazaritza; industria; salerosketa. Hizkuntza eta literatura saila zen nagusiena.

Kultur elkarte honen bazkide genituen Euskal Herrietako gizon ugari, horien artean Abbadia bera, Bonaparte printzea, etab... Beren ideien zabaltzaile, Revista Euskara zuten, zeina 1878 eta 1883. urteen artean atera zen argitara.

1879. urtean Abbadiak euskal jaiak Elizondora ekarri zituenean, Asociación Euskara de Navarrak bere laguntza luzatu zion. Modu berean Berako euskal jaiei gagozkionez, etab...

1879. urtean Abbadiak euskal jaiak Elizondora ekarri zituenean, Asociación Euskara de Navarrak bere laguntza luzatu zion. Modu berean Berako euskal jaiei gagozkionez, etab...